XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakaskuntza Ertainen Erreforma.

Pasa daitezke Irakaskuntza Ertainen Erreformako 1. zikloa egitera gutxienez O.H.O.ko zazpigarren ikasturtea gainditu eta zortzigarrena egin duten ikasle haiek.

Lehen ziklo hau osatzen duten bi urteak gainditzen dituztenek 2. ziklorako irispidea izango dute, eta baita B.B.B.ko 3. ikasturtera edo 2. graduko LH.rakoa ere.

Behin I.E.E.ko 2. zikloa osatzen duten bi ikasturteak osatuz gero, B.B.B./U.B.I.ko maila gainditu duenaren balio bereko titulazioa lortzen du ikasleak.

Helduen Hezkuntza Iraunkorra (H.H.I.). O.H.O.ko ikasketen balio bereko ikasketak egin eta Eskola-Graduatuaren titulua lortzeko ahalbidea ematen die dena delako arrazoiengatik adin teoriko egokian egin ahal izan ez dituztenei.

Hezkuntza Berezia (H.B). Bere helburua da hezkuntz mota egokiaren bidez balio-urritu eta moldagabe guztiak prestatzea, gizarte-bizitzan txerta daitezen.

Ikasle hauen eskolaketa bi ikastetxe-motatan egiten da: batetik, H.B.rako zentru espezifikoetan, eta bestetik, O.H.O.ko zentruetan dauden H.B.rako eskola-unitateetan, edo unitate arruntetan integraturik.

Unibertsitate-Hezkuntza.

Honako hezkuntz zentruotan ematen da: Unibertsitate-Fakultate, Goi-Eskola Tekniko, Unibertsitate-Kolegio eta Unibertsitate-Eskoletan.

Fakultateetan eta Goi-Eskola Teknikoetan hartutako hezkuntzak hiru ziklo besarkatzen ditu: lehen ziklo bat oinarrizko gaien ikasketara zuzendua, hiru urteko iraupena duena, eta Unibertsitate-Kolegioetan ere egin daitekeena; espezializazioko bigarren ziklo bat, espezializazio handiagokoa eta ikerketa eta irakaskuntzarako prestatzeko.

Unibertsitate-Eskoletan jarraitzen den hezkuntza, ziklo bakarrekoa da eta hiru urte irauten du.

Fakultate edo Goi-Eskola Tekniko batean lehen zikloko ikasketak bukatzen dituzten ikasleek, eta Unibertsitate-Eskola bati dagozkion ikasketak bukatzen dituztenek, Diplomatu, Arkitekto Tekniko edo Injineru Tekniko titulua lortzen dute nork bere espezialitatean.

Bigarren zikloko ikasketak bukatzen dituztenek Lizentziatu, Injineru edo Arkitekto titulua lortzeko eskubidea dute.

Hirugarren zikloa gainditzean gradu-lan bat idatzi eta onetsi ondoren, Doktore titulua erdiesten da.

Goimailako ikasketen taldearen barnean sartu dira, Goi-Eskola Tekniko, Fakultate eta Unibertsitate-Eskoletan deskribatutako ikasketez gain, Eskola Tekniko Sozial eta Turismoko ikasketak ere (...).